4L Trophy auto-abentura solidarioa da, 28 urtetik beherako gazteei zuzendua eta Renault 4 autoetan bakarrik korritzen da.
Jacques Rey-ḱ 1997an sortu zuen, eta Desertours enpresak antolatzen du Renneseko Merkataritza Eskola Nagusiarekin lankidetzan. Azken horrek borondatezko aholkularitza ematen dute.
Milaka autok osatzen dute ibilbide abentura, eta Marokora eramaten dituzte jostailuak eta eskolako hornidurak, baita zenbait tona elikagai eta milaka euro ere.[1]
Arteagako Andoni Larrinaga eta Ibon Malaxetxebarria gazteek 2023ko 4L Trophy ekitaldian parte hartu zuten, beren aititaren autoa (32 urtekoa) erabilita.[1][2] Ia arazorik gabe bukatu zuten ibilbide osoa, moldatu behar izan ziren berogailuko erradiadorerik gabe, eta alternadorearen korrea aldatu behar izan ziren. Pozik ziren biak mekanikariengandik jasotako laguntzarekin, baita hondarretan ataskatutakoan Atlaseko biztanleek eurek emandako laguntzarekin, batez ere umeek. Tamalez, aitita hiru hilabete lehentxoago hil zen, 98 urtekaz, eta ezin izan zuen jakin biloben arrakastaz.[3]